Gurutze-Berri
OSTATU ★ JATETXEA
Gurutze-Berri Etxea, Bizardia Plaza, 7 - 20180 OIARTZUN  Tel: (0034) 943490625 - 943491037
Aurkezpena
Ostatua ★
Jatetxea
Zer egin?
Argazkiak
Aurkibidea

45. urteburua: 1969 - 2014

45 urte jadanik igaro egin dira, ZAPIRAIN familiak GURUTZE-BERRI ostatu jatetxean agintzen duela.

Esfortzu iraunkor bat egin dugu hasieratik gure burua gainditzeko, gure sukalderik hoberena eskaintzeko, talde lana egiten, aitak bereganatutako ezaguera guztiak semeei transmititzen, era honetan gure plateren ezaugarri bikainak mantendu eta kontserba daitezen.

Pertsona asko izan dira, haren konfiantza guregan uzten, GURUTZE-BERRI jatetxean ospakizun garrantzitsuenetakoak ospatzea erabaki dituztenak: Bataioak, Jaunartzeak, Ezkontzak edota Urteburu garrantzitsuak.

Baina asko izan dira ere, janari on bat soilik dastatzera GURUTZE-BERRI jatetxera etorri direnak, giro abegitsu eta atsegin batean. Eta giro erlaxatu honetan, hain zuzen, langile profesional askok garrantzi handiko lan-bazkariak izan dituzte.

Urte hauetan, pertsona guzti hauek guregan izan duten konfiantzari esker, GURUTZE-BERRI ostatu jatetxeak laugarren hamarkada betetzea lortu egin du.

Eta zurekin ospatu nahi dugu, gure zerbitzurik hoberena eskainiz.

Mahaia prest dago. Zain gagozkio.

Agur bero bat,
Xabier eta Gorka Zapirain

Gurutze-Berri Ostatu-Jatetxea gaur egun

Lau jangela, logelak eta parking oso zabala duen eta ingurune ezin ederragoan dagoen "Gurutze-berri" familiako zenbait ospakizunetarako leku aproposa da, baita errito gastronomiko zorrotzenak betetzen direneko tenplua ere.

Gurutze-Berri Ostatu-Jatetxea 1960.ean