Leku lasai batean instalazio eta zerbitzu onenak eskaintzen dizkizugu. GURUTZE-BERRI mantendu den urte hauetan guztietan egunero-egunero hobetzen joan gara, gure konpromiso guztiak ezin hobeto bete daitezen.
Berton gure profesional guztiak ñabardura txikienetan ere erne egongo dira. Xabier Zapirainek zuzendutako ospe handiko sukaldea aurkituko duzu. Plater bikainak dastatzeko aukera izango duzu, hala nola ehiza-garaiko gure berezitasunak.
Gurutze-Berri Ostatu-Jatetxeak kartako aukeran jangela pribatua dauka. Jangela horrek nazioarteko sariak merezi izan ditu. Hiru jangela handi eta zabal ditugu, edozein ospakizunetarako.
Tradiziozko bere apainketak, klimatizazioak eta beste jangeletatik aparte izateak giro atsegin eta abegikorra sortzen dute.
Zabaltasun eta erosotasuna gure jangelen ezaugarriak ditugu. 20 eta 300 mahaikideen artean hartu ditzakete, dantzarako eremua erreserbatuz.
Mota desberdineko instalazioak ditugu zuentzat: bilera gelak eta kartako aukerako jangela, non tradiziozko betiko sukaldea, berriztapen erakargarriak edota ehiza aroako berezitasunak dastatzeko aukera izango duzue. Guzti hau dena giro lasai eta abegitsu batean.
|